

uztailak 2
9.00retan





MTB martxa hau, uztailaren 2an ospatuko da Eako herrian.
Proposaturiko ibilbidea Ean hasi, Elantxobe, Ibarrangelu, Arteaga, Ereño, Nabarniz, Gizaburuaga eta Ispaster udalerrietatik pasa eta 56 km eta 2000 m-ko desnibel gehitua gainditu ondoren Eako hondartzan bukatzen da.
Ibilbide malkartsu hau igoera gogor eta laburrez osatuta dago, kostaldea eta barnekaldea uztartzen ditu eta zeharkatzen dituen auzo zein herriak dira martxaren erakargarritasun nagusia.